undefined

57 urte Iribarrek San Mamesen debuta egin zuenetik

57 urte Iribarrek San Mamesen debuta egin zuenetik

Atezain zuri-gorriak bere lehen partida jokatu zuen Athletic Clubekin Katedralean Real Madril CF taldearen aurka

1963ko apirilaren 21ean, duela 57 urte, 20 urte bete berri zituen Jose Angel Iribar Kortajarenak Athletic Clubekin jokatu zuen lehen partida San Mamesen. 30. eta azken jardunaldian izan zen, eta Real Madril CF taldeak, liga hartako txapeldunak, Puskasen penalti bati esker 0-1 irabazi zuen.

Hala ere, ez zen Iribarrek San Mamesen jokatu zuen lehen partida izan; izan ere, CD Basconiarekin SD Indautxuren aurka jokatu zuen, 0-2 irabaziz 1961eko urriaren 12an, Bigarren Mailako 7. jardunaldian.

1961/62 denboraldia amaitu zenean, Athletic Clubek fitxatu zuen, eta 18 urtez egon zen bertan, 1979/80an erretiratu zen arte. Malagan egin zuen debuta 1962ko irailaren 23an, 61. minutuan buruan kolpe bat hartu zuen Carmelo Cedrun ordezkatuz.

614 partidekin, gure klubaren historian partida ofizial gehien dituen futbolaria da. 1969ko eta 1973ko Kopak konkistatu zituen, eta 1970ean, Zamora Saria irabazi zuen.

Hala ere, bere irudirik ikonikoenetako bat ez dagokio titulu bati: 1966ko Kopako finalean Real Zaragozaren aurka Santiago Bernabeun galdu eta gero, bizkarrean atera zuten partida bikaina egin ondoren.

Iribar 1979an erretiratu zen, baina Athletic Cluben kamisetarekin jokatu zuen azken partida 2013ko ekainaren 5ean, San Mameseko agur zirraragarrian: minutu batzuk izan zituen Bizkaiko Selekzioaren aurka, Marcelo Bielsak zuzentzen zuen taldean Raul Fernandez ordezkatuz.

 

Argazkiak: AC Museoa