Athletic Club VS Combinado Bizkaia 2013-6-5 | Athletic Clubeko Webgune Ofiziala

Athletic Club0 : 1Combinado Bizkaia

Alain Arroyo66'
Laburpen bideoa
Estadioa
San Mamés
Herria
Bilbo
Data
05/06/2013
Ordua
20:45
Data eta ordua
2013-6-5 - 20:45

Agur hunkigarria San Mamesi

San Mames leporaino bete da bertan jokatu den azken partida ikusteko, baina ekitaldia futbol norgehiagoka…

2013ko eka. 6a

San Mames leporaino bete da bertan jokatu den azken partida ikusteko, baina ekitaldia futbol norgehiagoka baino haratago joan da, sentimendu eta emozio zurigorri guztien bilduma bilakatu arte, horixe baitzen helburu nagusia. Jokalari eta entrenatzaile ohien presentziatik arkua musikaz eta kolorez betetzeraino.

Tartean, Athletic Clubeko bazkide batek, Alain Arroyo, partidako gol bakarra egin zuen, baina emaitza inoiz baino ez ezinbestekoa zen, Katedraleko soropilaren gainean azken aldikotz Orbaiz, Guerrero, Andrinua, Dani eta Iribar bezalako kapitainak ikustearekin alderatuta. Agur eta ohore mendeurreneko San Mamesi, ongi etorri San Mames!