undefined

99 urte Venancio jaio zenetik

99 urte Venancio jaio zenetik

Gaur 99 urte bete dira Venancio, Athleticen “bigarren aurrealde historikoaren” parte, jaio zenetik

1921eko apirilaren 22an, duela 59 urte, Venancio Perez Garcia jaio zen, eta 1945eko egun berdinean, gure lehoi mitikoak bigarren aldiz jokatu zuen San Mamesen, Atletico Aviacionen aurka. Venancioren debuta San Mamesen egun batzuk lehenago iritsi zen Real Oviedoren aurka (1945eko apirilaren 8an). Bere lehen gola handik gutxira iritsi zen. Etxean lortu zuen Granada CF taldearen aurka markagailua irekiz (4-1).


Venancioren errematea San Mamesen jokatutako Ligako partidan, Athletic 0 – Atletico Aviación 1.

Venancio SD Erandio Clubean hasi zen jokatzen, baina laster Athletic Clubeko kide izatera pasa zen, eta gure bigarren aurrealde historikoaren parte izan zen Iriondo, Zarra, Panizo eta Gainzarekin batera. Barakaldora lagatua izan zen bi denboraldiz eta 1948-49 denboraldian zuri-gorriz jantzi zen berriro.


Iriondo, Venancio, Zarra, Panizo eta Gainza, San Mamesen jokatutako Ligako partidan, Athletic 5 – Atletico Madril 0.

Jokalari zuri-gorri bezala jokatu zuen azken partida 1954-55 denboraldiko 19. jardunaldian izan zen, Atletico Madrilen aurka, eta Venanciok etxekoen gol bakarra lortu zuen, partida berdintzeko balio izan zuena. Hurrengo denboraldian Barakaldo CF taldearen koloreak jantzi zituen, eta hori izan zen bere azken denboraldia futbolari bezala.


Venancioren lehen gola Athleticekin. Granada CF taldearen aurka San Mamesen jokatutako partida

Venanciok 10 denboraldi jokatu zituen Athleticen, 208 partida erdietsiz eta 91 gol sartuz. 1994ko azaroaren 28an hil zen 73 urte zituela.

Argazkiak: AC Museoa