undefined

Iraia Iturregi, liderra zelaian zein aulkian

Iraia Iturregi, liderra zelaian zein aulkian

Iraia Iturregi lehoi ohiak 35 urte bete ditu gaur, eta denboraldi honetan Athletic Clubeko emakumezkoen filiala zuzentzen debutatu du entrenatzaile moduan

Atzo Irune Muruaren txanda izan bazen, gaur gure Athletic Clubeko beste pertsonai historikoetako bat ospakizunetan dago. Iraia Iturregik 35 urte betetzen ditu apirilaren 24an. Loiuko jokalari ohiaren eta orain, emakumezkoen filialeko entrenatzailearen datu adierazgarri batzuk azpimarratu nahi ditugu.

Iraia Iturregik (402) eta Eli Ibarrak (413) bakarrik gainditu dute Athleticen 400 partida ofizialen muga. Iturregik 2017.eko maiatzaren 14an gainditu zuen Zaragoza CFF taldearen aurkako garaipenean(1-3), denboraldia amaitu orduko. Ondoren, ligako beste partida bat jokatu zuen, eta azkena, Erreginaren Kopako final-laurdenetako kanporaketa Valentzia cf kanporatuta. Iraiak 402 partida jokatu ditu 2002ko urrian Torrejonen aurka (7-1) debutatu zuenetik. Emakumezkoen taldearen lehen urratsak ziren. 15 denboralditan, emakumezkoen futbolaren erreferentzia nagusietako bat izatera iritsi zen, 402 partida, 64 gol (Liga, Kopa eta UEFA) eta lau titulurekin.

Sondikan hezia, 17 urterekin Leioa EFT taldetik Iñigo Juaristiren Athletic Clubera pasa zen. Orduan, arrakastaz beteriko ibilbidea hasi zuen,  20 urte besterik ez zituela, 100 partida ofizialetara iritsi zen eta Superligako lehen hiru tituluak lortu zituen (2002-2003, 2003-2004 eta 2004-2005). Hamabost urte itxaron behar izan ditu azken garaikurra irabazteko, 2015-2016 denboraldiko liga. Eskuin hegaletik lider izan zen zelaian. 2004. urtean Espainiako selekzioarekin egin zuen debuta, 19 urtez azpikoarekin Europako txapeldun izatea lortu eta hilabete gutxira.

Futbolari lotutako etorkizuna

Loiutarrak Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientziak ikasi zituen UPV/EHUn, eta Florida State University-n ere izan zen. Bere etorkizuna futbolakin lotuta zegoela eta, 2017an erretiratu zenean, kirol jardunean jarraitu zuen. 2018-2019 denboraldian Athletic Clubeko emakumezkoen lehen taldearen prestakuntza fisikoaren arduraduna izan zen. Eta aurten entrenatzaile bezela debutatu du, Reto Iberdrolako taldea zuzenduz. Filiala maila bikaina ematen ari zen (liderrak, derrigorrezko geldialdiaren aurretik) eta Lehen Mailan debuta egin duten jokalariak izan ditu bere aginduetara: Amaiur sarriegi, Irene Oguiza eta Naroa Uriarte.

2013an, Iraia, Bilboko Aste Nagusiko pregoilari aukeratu zuten. Bizkaiko neska kirolarientzat erreferente izan zen eta oraindik ere bada. Bere eskuetan dauka etorkizuneko lehoiak prestatzeko ardura eta konpromiso handia.