undefined

Oleaga, minutu gehien utzita dauden jokalarien artean

Oleaga, minutu gehien utzita dauden jokalarien artean

Denboraldi-aurrea lehen taldearekin egin zuen atezainak eta bikain aprobetxatu du lagapena UD Melilla taldean, partida guztiak osorik jokatuz

#Etxetik, Gure prentsaurrekoan izan diren Ganea, Nolaskoain, Andoni Lopez eta Inigo Vicentez gain, laurek jokatzen dute Lehen edo Bigarren Mailako taldeetan, iaz lehen taldearen dinamikan aritu zen beste bosgarren futbolari bat ere izan dugu lagatu gisa, Hodei Oleaga hain zuzen ere.

Arabako atezaina bikain sendotu da Bigarren B Mailako I. multzoan jokatzen duen UD Melilla taldean eta denboraldiko minutu guztiak jokatu ditu. Athleticek utzitako atezaina hasierako hamaikakoan izan da Ligako 27 partidetan eta Melillarrek jokatutako Kopako partida bakarrean, eta guztira 2.520 minutu pilatu ditu partida ofizialetan.

Oleagak ez du Athleticekin partida ofizialean debutatu, baina lehen taldearen hainbat deialditan izan zen eta minutu batzuk jokatu zituen aurredenboraldian RC Racing Santander taldearen aurkako lagunartekoan.

2.B eta hirugarren mailan lagatutako gainerako jokalariak
Egungo partiden atzerapenak beste talde batzuetan utzita ditugun jokalariei ere eragin die. Adibidez, Bigarren B mailari dagokionez, Antxon Jaso atzelaria erregulartasunez aritu da Zornotzan, eta Aitor Seguin oso jokalari garrantzitsua izan da Barakaldoren azken neurketetan. Aritz de Miguel atezaina, ordea, ezin izan da Leioan estreinatu.

Hirugarren mailan, minutu bila atera ziren jokalariek beraien helburuak lortzen ari ziren denboraldi honetan. Christopher Atangana hasieratik finkatu zen Somorrostroren atean eta Asier Aranak sarritan jokatzen zuen Gernika taldean. Aitor Aguadok minutu asko jokatu ditu Deusturen defentsan. Bien bitartean, Keenan Mendibelzuak (Getxo) eta Sergio Garciak (Zamudio) ere parte hartu dute denboraldian zehar.