undefined

Bost urte lehoiak deskubritzen

Bost urte lehoiak deskubritzen

Jone Ibáñez eta Marta Perearen debutaren bosturtekoa bete da gaur. Ordutik, beste 22 jokalari talde zuri-gorriarekin estreinatu dira

Marta Pereak eta Jone Ibañezek, galdakoztarrak izateaz gain, Athletic Cluben egun berean egin zuten debut ofiziala. 2015eko apirilaren 25ean izan zen Paternan Valentzia CF taldearen aurka. Gaur bost urte bete dira. Partida hura garaipenarekin bukatu zen (0-2), eta bi erdilariak bigarren zatian zelairatu ziren. Juan Luis Fuentesek jada ezagutzen zituen. Marta 2011n iritsi zen Lezamara eta Jone, 2012an, eta biak filial zuri-gorrian zeuden. 30 eta 32 zenbakiak bizkarrean zutela, Lizaso eta Eli Ibarraren ordez zelairatu ziren, hurrenez hurren.

Ordutik, beste jokalari asko lehoi egin dira, eta debutatu eta Lehen Mailan finkatzeko aukera izan dute kolore zuri-gorrien alde. Lehen taldera iritsi diren jokalarien % 60 baino gehiago Lezamako harrobikoa da. Jarraian, debuten errepasoa egingo dugu:

2015-2016 denboraldia

Taldea asko indartu zen, eta filialaren etorkizun oparoko jokalariak lehen taldera igo ziren. Juan Luis Fuentesen aroa entrenatzaile lanetan bukatu zen, eta Joseba Aguirrek hartu zuen taldearen gidaritza ligako titulu irrikatua lortzeko.

  • Maite Oroz, 2015/09/06, 17 urte, filialetik igo zen
  • Ainhoa Moraza, 2015/09/13, 20 urte, Errealetik
  • Maddi Torre, 2015/10/11, 19 urte, filialetik igo zen
  • Damaris, 2015/12/13, 16 urte, filialetik igo zen
  • Leia, 2016/01/10, 17 urte, filialetik igo zen

2016-2017 denboraldia

Lehoiek berriz ere europar txapelketa jokatu zuten sasoian, harrobitik heldu ziren errefortzuen aldeko apustua egiten jarraitu zen, edo Oviedo Modernotik etorritako fitxaketa: Lucía García, gaur egun nazioarteko aurrrelaria.

  • María Blanco, 2016/09/03, 17 urte, filialetik igo zen
  • Lucía García, 2016/09/03, 18 urte, Oviedo Modernotik
  • Esti Aizpurua, 2016/09/11, 28 urte, Oiartzundik
  • 2016/10/16, 29 urte, Oiartzundik
  • Andrea Sierra, 2016/10/30, 18 urte, filialetik igo zen
  • Leyre Monente, 2016/11/5, 16 urte, filialetik igo zen
  • Ane Azkona, 2016/11/5, 18 urte, filialetik igo zen

2017-2018 denboraldia

Azken bost urteetan aurpegi berri gutxien izan dituen denboraldia izan da hau: bi fitxaketa

  • Ane Bergara, 2017/09/3, 30 urte, Bartzelonatik
  • María Díaz, 2017/09/24, 22 urte, Errealetik

2018-2019 denboraldia

Joseba Aguirreren azken kanpaina zuri-gorriak zuzentzen. Bartzelonaren erreferente handi bat iritsi zen utzita: Marta Unzue eta etorkizun oparoko hiru jokalarik debuta egin zuten.

  • Marta Unzue, 2018/09/9, 30 urte, utzita heldu zen Bartzelonatik
  • Nerea Nevado, 2018/09/22, 17 urte, filialetik igo zen
  • Oihane, 2019/01/5, 18 urte, filialetik igo zen
  • Valdezate, 2019/04/13, 19 urte, igo da filialetik igo zen

2019-2020 denboraldia

Ángel Villacamparen etorrerarekin ziklo bat hautsi zen. Logroñotik iritsi zen Andrea de la Nava atezaina. Harrobiak berriro erakutsi zuen zein garrantzitsua den bere ekarpena lehen taldeak behar duenean.

  • De la Nava, 2019/09/8, 25 urte, EDF Logroñotik
  • Amaiur, 2019/10/19, 18 urte, filialetik igo da
  • Oguiza, 2020/01/19, 20 urte, filialetik igo da
  • Naroa Uriarte, 2020/02/22, 19 urte, filialetik igo da