undefined

Orueta: “Osasun-langileak beharrezkoak izaten jarraituko dugu”

Orueta: “Osasun-langileak beharrezkoak izaten jarraituko dugu”

Bere debutaren efemeridea aprobetxatuz, Arrate Oruetarekin hitz egin dugu, Gurutzetako Ospitaleko osasun-langilea da eta pandemiak eragindako krisia nola bizi duen kontatu digu

Gaur betetzen dira 17 urte Athleticek bere lehen Superliga irabazi zuenetik. Hispalis taldearen aurka San Mamesen lortutako garaipen handi hartan, Arrate Oruetak 18 urte zituen. Basauriko jokalaria garaiz sendatu zen belauneko lesio batetik eta lehen minutuak jokatu ahal izan zituen Katedralean Lehen Mailan, 35.000 Athleticzaleren aurrean esperientzia ahaztezina bizitzeko. “Niretzat sari bat izan zen. Athleticekin debuta egitea, San Mamesen eta liga irabazten duzun egunean, ikaragarria izan zen”, gogoratu du erdilariak. Orueta 2015ean erretiratu zen partida ofizialak jokatu, 53 gol sartu eta Ligako lau titulu lortu ondoren.

“Konfinamenduak bere eragina izan du”

Gaur egun, Gurutzetako Ospitalean errehabilitazioko mediku espezialista gisa ari da lanean, bizkarrezur-muineko lesioekin lotuta. Arrate ez da koronabirusak eragindako krisia lehen lerroan bizitzen ari, baina bere egunerokotasunaren jardueran bizi izan du osasun krisia, Ospitalean bertan, eta bere esfortzua egin lankide guztiek bezala. “Egoera zaila izan da, imajinatu ere egiten ez genuen egoera. Ez dugu inoiz horrelakorik bizi izan. Gure errehabilitazio gimnasioa ZIU bat izan da eta hori bizpahiru egunetan antolatu zen. Ia lorik egin ez eta leher eginda zeuden lagunak ikusi ditut”, esan du Arratek. “Konfinamenduak bere eragina izan du, eta egoera askoz hobeto dago orain”, azaldu du ospitaleko langile guztien lana “ikusgarria” izan dela aitortuz. Zalantzarik gabe, ahalegina goraipatzekoa izan da.

Baina Arratek ere ezohiko egoera horretatik ondorio batzuk ateratzea nahi du, osasun-langileen lanari lotutakoak. “Orain bizitzak salbatzen ari den osasun zerbitzu hau datorren urteko bera izango da. Itxarote-zerrendak daudenean, jendeak pazientzia bera izan beharko du, lehengo berdinak garela jakin beharko du eta beharrezkoak izaten jarraituko dugula. Egia da orain ardura handiarekin egon garela eta horrek etorkizuneko egunerokotasunean ondorioak ekarriko dituela”, esan du Arratek.

Azkenik, futbolari ohiak badaki Bilboko futbolaren garrantzia eta normaltasunera itzultzeak bere denbora beharko duela. “Nire lagun ohiak Lezaman ikusteko edo San Mamesera joateko irrikitan dagoen lehena naiz, baina zentzuz jokatu behar dugula uste dut, gauzak pixkanaka egin. Hobe da denok jarraibide batzuk jarraitzea, bakoitzak nahi duena egitea baino “.