undefined

Marta Unzuek #Etxetik erantzungo du

Marta Unzuek #Etxetik erantzungo du

Komunikabideek eta zaleek egindako galderei erantzungo die erdilariak larunbatean

Marta Unzué zuri-gorria izango da 2022ko ekainera arte, eta albiste pozgarri honen berri izan ostean, erdilari nafarra izango da protagonista Athleticek konfinamendu aldian eskainiko duen hurrengo prentsaurreko birtualean. Ohi bezala, gure jokalariak #Etxetik erantzungo die komunikabideek eta zaleek egiten dizkioten galderei.

Bertan parte hartzeko, zure galdera gure Twitter, Facebook eta Instagram-eko kanal ofizialetan utz dezakezu.

Marta Unzueren erantzunak larunbatean argitaratuko dira gure webgune ofizialean eta klubeko sare sozial ofizialetan.