undefined

22 urte hesirik gabe San Mamesen

22 urte hesirik gabe San Mamesen

1998ko maiatzaren 3an, San Mameseko berdegunea inguratzen zuten hesiak kendu zituzten

1997-98 denboraldia zen, zehatzago esanda, Ligako 36. jardunaldia, Athletic Club eta Real Oviedoren arteko norgehiagoka. San Mamesen, partidaz haratago, oso gogoratua izandako gertaera bat izan zen: hesirik gabeko lehen partida jokatu zen Katedralean. 1998ko maiatzaren 3an, berdegunea inguratzen zuten hesiak desagertu egin ziren, eta hurbilago -fisikoki- zegoen harmaila batzuen irudiei bide eman zieten.

Berdegunean, Athleticek 3-0 irabazi zion Asturiasko taldeari Ziganda, Urzaiz eta Lasaren golei esker. Hiru puntu garrantzitsu Luis Fernandezen taldearentzat, txapelketaren amaieran Ligako txapeldunorde izateko.