undefined

Partida Osorik: Athletic Club – Sevilla FC (LaLiga 2018-19)

Partida Osorik: Athletic Club – Sevilla FC (LaLiga 2018-19)

Gozatu gure YouTubeko kanalean San Mamesen pasa den denboraldian jokatutako partida osoaz

Asteburu honetan jokatu beharko zen Athletic Club eta Sevilla FC taldeen arteko Ligako partida. Gure YouTubeko kanalean partida berera goaz gaur, baina 2018-19 denboraldiko 19. jardunaldian.

Williamsek bi gol zoragarriak sartu zituen eta 2-0ekoa jarri zuen markagailuan.

Hamaikakoak:

Athletic Club: 13. Iago Herrerin, 4. I. Martinez, 5. Yeray, 7. Beñat, 9. Williams, 10. Muniain, 11. Cordoba, 12. Yuri B, 16. Dani Garcia, 18. De Marcos eta 21. Capa.

Ordezkoak: 25. Unai Simon, 3. Nuñez, 6. San Jose, 14. Susaeta, 19. Ibai, 24. Balenziaga eta 30. Guruzeta.

Sevilla FC: 1. Vaclik, 3. S. Gomez, 4. Kjaer, 7. R. Mesa, 9. Bem Yedder, 10. Banega, 12. Andre Silva, 16. J. Navas, 17. Sarabia, 18. Escudero eta 24. Gnagnon.

Ordezkoak: 13. Juan Soriano, 5. Amadou, 11. Aleix Vidal, 19. Munir, 21. Promes, 25. Mercado eta 41. Bryan.