undefined

81 urte Panizok debuta egin zuenetik

81 urte Panizok debuta egin zuenetik

Aurrelariak 17 denboraldi jokatu zituen Athletic Cluben

1939ko maiatzaren 14an, duela 81 urte, debuta egin zuen Jose Luis Lopez Panizok Athletic Clubekin. Deportivo Alaves taldearen aurkako Kopako euskal derbian izan zen, San Mamesen, eta 1-2 galdu genuen.

17 urterekin, Perico Birichinaga entrenatzaileak hasierako hamaikakoan sartu zuen. Macalak gola sartu zuen arren, Garate eta Elicesen golek garaipena eman zioten gasteiztarrei.

Sestaoko aurrelariak gure kamizeta jantzi zuen 17 denboralditan, 413 partida jokatu eta 169 gol sartu zituen. Gainera, 1939 eta 1951 urteen artean Liga bat, lau Kopa, bi aldiz Eskualde Txapelketa eta beste behin Eva Duarte Kopa altxatu zituen.

Baina tituluetatik haratago, Iriondok, Venanciok, Zarrak, Panizok eta Gainzak osatutako aurrealde loriatsuko kide gisa pasatu da Panizo gure klubaren historiara.

Argazkia: AC Museoa