undefined

Gol bat falta izan zen Juventusen aurka

Gol bat falta izan zen Juventusen aurka

43 urte bete dira UEFAko finalean Juventusen aurka San Mamesen 2 eta 1 irabazi genuenetik. Joan-etorriko gol averageak, baina, Athletic txapeldun izatea eragotzi zuen

Gaur, duela 43 urte, Athleticek 2 eta 1 irabazi zion San Mamesen Juventusi, baina garaipena ez zen nahikoa izan Athleticek UEFA Kopako titulua irabazteko. Finala joan-itzuliko partidan jokatu zen, Turinen lehenengo eta Bilbon gero, eta azken minutura arte ez zen txapelduna erabaki, Athleticen beste gol batek balantza lehoien alde jarriko baitzuen. Azkenik, UEFA Kopa Italiarantz joan zen, izan ere, goal average-ak (1-0 joanekoan) Turineko Juventusen garaipena ziurtatu zuen kanporaketako emaitza orokorrean.

Bettegak 6. minutuan sartutako gol goiztiarra erabakigarria izan zen gerora, nahiz eta Athleticek gogo biziz erantzun eta bost minutu geroago berdindu zuen norgehiagoka. Iruretak Dino Zoff gainditu zuen Churrucaren errematea sareetara desbideratu ondoren. Bigarren zatiko 77. minutuan, Karlosen burukada bikain batek UEFAko finala irabazteko gol bakarrera jarri zuen Athletic.

Lehoiak loriak emango zien hirugarren golaren bila ibili ziren amaierara arte, baina, zoritxarrez, ez zen gola iritsi. Italiarrek azkazalekin eta hortzekin defendatu zuten euren abantaila eta txapelketa irabaztea lortu zuten.

Iribar eta Dino Zoff

77ko Europako final hark munduko futboleko ateetako bi mito jarri zituen aurrez aurre: Jose Angel Iribar eta Dino Zoff, historiako atezainik handienetakotzat jotzen direnak. Zoffek 40 urterekin 1982ko Munduko Txapelketa irabazi zuen Italiako selekzioarekin, eta duela gutxi Iribar ‘Txopo’ goraipatu zuen. Estatuko historiako atezainik onenari buruz galdetuta, Zoffek erantzun zuen: “Nire belaunaldikoen artean, Iribar atezain bikaina izan zela uste dut”.