undefined

Aritzen agurra

Aritzen agurra

Adurizek bere agurra iragarri du mezu hunkigarri batekin sare sozialen bidez

Aritz Adurizek bere ibilbideari amaiera ematea erabaki du gaur arratsaldean. Mezu honekin jakinarazi du bere erabakia:

Heldu da unea. Askotan aipatu dut normalean futbolak uzten zaituela, zuk bera utzi baino lehen. Atzo bertan, aldakaren ordez protesi bat ezartzeko kirofanotik lehenbailehen pasatu beharko dudala esan zidaten medikuek, bizitza arruntean ahalik eta normaltasun gehienarekin aritzeko behintzat. Tamalez, dagoeneko nire gorputzak nahikoa dela esan du; ezin diet taldekideei behar eta nahiko nukeen moduan lagundu, hau da, ezin dut tajuzko ekarpen gehiagorik egin. Horrelakoa da ere kirolari profesional baten bizitza. Xinplea oso.

Zoritxarrez, egoera askoz larriagoak egon badaude, oraindik pairatzen ari garen pandemiak zauri mingarriagoak utzi dizkigulako eta, beraz, guztion artean aurre egiten jarraitu beharko dugu.
Bitartean, mesedez, ez kezkatu niregatik, hau bitxikeria baino ez da; ez kezkatu irudikatutako amaierengatik, elkarri agur esateko aukera izango dugulako.

Beraz, heldu da agur esateko unea. Hemen amaitzen da niretzat ibilbide hau, oparoa, ahaztezina eta hasieratik amaieraino zoragarria.

Eskerrik asko, bihotzez.

Aritz Aduriz