undefined

Aritz Adurizen prentsaurrekoa, streaming bidez

Aritz Adurizen prentsaurrekoa, streaming bidez

Aurrelari zurigorriak San Mamesen egingo den prentsaurrekoan (17:00etan) hitz egingo du. Gure YouTubeko kanalaren bidez jarraitu ahal izango da.

Bere kirol ibilbidea amaitu dela iragarri ostean, Aritz Adurizek prentsaurrekoa eskainiko du gaur (ostirala) San Mamesen, bere erabakiaren nondik norakoak azaltzeko.

Futbolariaren agerraldia zuzenean jarraitu ahal izango da 17:00etatik aurrera Athletic Cluben YouTubeko kanalean (webgune ofizialetik ere sartu ahal izango da).