“Denok nahiko genuke Aduriz ondoan izatea”
Lehen taldea

“Denok nahiko genuke Aduriz ondoan izatea”

Ibai Gomezen ustez, “dena ondo aterako da, Gabarra aterako dugu eta Aduriz bertan izango da”

“Denok nahiko genuke Aduriz ondoan izatea”
“Denok nahiko genuke Aduriz ondoan izatea”
2020ko mai. 21a

Ibai Gomezek hedabideek telematikoki eta zuzenean egindako galderei erantzun die Lezamako prentsa aretoan.

Galderetako asko Aritz Adurizek futbola behin betiko uzteko hartutako erabakiaren ingurukoak izan dira. “Taldekide eta zale zuri-gorria bezala, zaila da albiste hau barneratzea. Athleticen historiaren  gorenean dagoen jokalari batez ari gara. Munduko mito bat da Aduriz”, esan du Ibaik.

Jokalari zuri-gorriaren ustez, Adurizek erretiratzeko izan duen modua “bidegabekoa” izan da, aldakako arazoengatik zigortuta baitago, eta, ondorioz, ezin izan du bere ibilbidearekin jarraitu: “Nahiago nuke titulu bat ospatu izan balu, baina egoerak galarazi egin du. Hori zen merezi zuena eta pena handia ematen digu. Eskerrak baino ezin dizkiogu eman, eta ziur nago Gabarra aterako dugula eta bertan egongo dela. Denborarekin are gehiago konturatuko gara Aduriz zer den Athleticentzat”.

Ibai Gomezek gogoan izan du Adurizekin Lezaman bat egin zuen lehen aldia: “Bere lehiarako gogo handiak harritu ninduen. Beti nahi izan du irabaztea, entrenamenduetan, partiduetan, danean. Ziur asko, inoiz izan dudan kiderik lehiakorrena izan da Aduriz, eta lehiakorra bezain pertsona ona da. Denok nahiko genuke Aduriz ondoan izatea”.

Gaia aldatuta, eta LaLigaren itzulerari buruz galdetuta, Ibaik “arrarotzat” jo du ikuslerik gabe jokatzearen sentsazioa: “Bundesligan ikusi dugu, oso arraroa da. Egia da, baita ere, denok jokatu izan dugula inoiz, futbola lanbide izan aurretik, partidaren bat ikuslerik gabe edo oso gutxirekin, eta hauek ere ahalik eta gehien gozatzen genuen. Gure lana da, baina baita gure hobbya ere; beraz,% 100 emango dugu”.

+
Informazio gehigarria
Erlazionatutako albisteak
2023ko ira. 22a

Zuzenean: Deportivo Alaves-Athletic Club (LaLiga, 6. J)

Lehen taldea

Jarraitu esteka honen bidez lehoien partidaren minutua eta emaitza eguneratua

Ikusi gehiago
2023ko ira. 22a

Partida aurrekoa: Deportivo Alaves-Athletic Club (LaLiga 6. J)

Lehen taldea

Lau jardunaldi jarraian galdu gabe kateatu ondoren, lehoiek beste garaipen bat lortu nahi dute goiko postuetan finkatzeko

Ikusi gehiago
2023ko ira. 21a

Deialdia: Deportivo Alaves-Athletic Club (6. J)

Lehen taldea

Ernesto Valverdek 23 jokalari deitu ditu bihar, irailak 22, Mendizorrotzan 21:00etan jokatuko den partidarako

Ikusi gehiago
2023ko ira. 21a

"Alavesen aurkako partidak mami handia du"

Lehen taldea

Ernesto Valverdek, "bultzatzen" jarraitu behar dela sinetsita, Mendizorrotzan garaipena lortzea espero du, emaitzen dinamika onean jarraitzeko helburuarekin

Ikusi gehiago
2023ko ira. 21a

Zuzenean: Ernesto Valverderen prentsaurrekoa

Lehen taldea

Jarrai ezazu streaming bidez entrenatzaile zuri-gorriaren agerraldia, Lezamako prentsa aretorik, biharko Deportivo Alaves-Athletic Club neurketaren aurretik

Ikusi gehiago
2023ko ira. 21a

Bihotz zuri-gorria Araban

Kluba

Ostiral honetako Mendizorrotzako derbia dela eta, Victor Urquijo jokalari laudioarrarekin hitz egin dugu, ibilbide profesionala Deportivo Alavesen hasi zuen 60ko hamarkadako lehoia

Ikusi gehiago
2023ko ira. 19a

Non ikusi partida: Deportivo Alaves-Athletic Club

Lehen taldea

Ostiral honetan 21:00etatik aurrera LaLiga EA Sportseko seigarren jardunaldiko partida zuzenean jarraitzeko plataformak eta telebistako kanalak

Ikusi gehiago
2023ko ira. 19a

Zozketak: Bazkideak Palkoan eta umeen argazkia

Lehen taldea

Zozketaren batean saridunetako bata bazara konturatu

Ikusi gehiago
2023ko ira. 19a

"Ilusioa piztu nahi dugu berriro"

Lehen taldea

Yeray Alvarezek taldea bolada positiboarekin jarraitzeko "konprometituta" dagoela azpimarratu du

Ikusi gehiago
2023ko ira. 19a

Zuzenean: Yeray Alvarezen prentsaurrekoa

Lehen taldea

Jarraitu streaming bidez Athletic Clubeko jokalariak Lezamako instalazioetan egingo duen agerraldia

Ikusi gehiago