undefined

Adurizen agurra, mundu osoan zehar

Adurizen agurra, mundu osoan zehar

Komunikabide ospetsuek atzo San Mamesen izandako gertaera sinbolikoaren berri eman dute

Athletic Clubek Aritz Adurizi atzo emandako agurra, San Mameseko berdegunean, familiaz eta taldekideez inguratuta, ez da oharkabean pasa.

Mundu osoko komunikabide ospetsuek jaso dituzte gure mitoaren agurraren iragarpena eta atzoko ekitaldi bereziaren irudiak.

Horrela, The Guardian britainiarrak “aparteko kasua” aipatu du, eta The New York Times estatubatuarrak bere orrialdeetan gogorarazi duenez, “Athleticeko jokalarien eta zaleen arteko lotura ez da ohikoa; kluba salbuespena da munduko futbolaren merkatu hiperglobalizatuan“.

Berdegunean agurtu zen“, dio Olé Argentinako egunkariak. Mexikotik, Fox Deportesek Adurizen bizkarra agertzen den irudia islatu du, eta taldekideak adi-adi entzuten ikusten dira, eta “familia eta klubeko irudiekin batera izandako une hunkigarria” nabarmentzen du. Tigo Sports hedabide paraguaitarrak San Mameseko bideomarkagailuetan proiektatutako bideoa nabarmendu du: “Bizkarrean 20 zenbakia eraman duen jokalariaren 20 golik onenak. Realari sartutako lehenengotik, Bartzelonaren aurka lortu zuen azkenekora, hain zuzen ere, orain kokatuta zegoen tokiaren atzean geratzen zitzaion atean“.

Aduriz Afrikara eta Asiara ere iritsi da. Nigeriatik, BrilakLaLigako aurrelari onenetakoa eta maitatuenetako” gisa aurkeztu du, eta Sportstar komunikabide indiarrak bere “ibilbide ahaztezina” eta “San Mamesen jasotako omenaldi berezia” azpimarratu ditu.

Gertakari historiko honen estaldura jasotzen duten beste komunikabide batzuk honako hauek dira:

RECORD (PORTUGAL)

L’ÉQUIPE (FRANTZIA)

LA GAZZETTA DELLO SPORT (ITALIA)

KICKER (ALEMANIA)

VOETBAL INTERNATIONAL (HOLANDA)

TELEMUNDO DEPORTES (MEXICO)

GLOBO (BRASIL)