undefined

Athletic Cluben lan-saioa (2020-05-25)

Athletic Cluben lan-saioa (2020-05-25)

Gure lehen taldea 14 jokalariko bi taldetan banatu da gaurkoan lehenengoz bere lan saioa egiteko

Athletic Clubek Lezaman egin duen asteko lehen lan saioak 14 jokalari batera entrenatzeko aukera ekarri du. Horrela, Gaizka Garitanok zuzendutako jokalariak bi multzotan banatu dira, errondoak egiteko, prestatutako jokaldietan atzetik baloia ateratzeko eta zelai txiki batean partida bat jokatzeko.

Lasterketa jarraituarekin bukatutzat eman dute instalakuntzen barruan hasitako ordu eta erdiko saioa, gimnasioko posta-zirkuitu batekin.

Iñigo Lekuek bere osatze prozesua hasi du, aurreko astean orkatila bihurritu ostean.