undefined

Hamar urte San Mamesen lehen harria jarri zenetik

Hamar urte San Mamesen lehen harria jarri zenetik

2010eko maiatzaren 26an ekitaldi hunkigarria bizi zen, eta bertan agintariak, Athletic Clubeko futbolariak, jokalari ohiak eta zaleak izan ziren

Hamarkada bat betetzen da gaur gure egungo futbol zelaiko lehen harria jarri zenetik. 2010eko maiatzaren 26ko San Mamesen ‘jaiotza’ horretara ordezkaritza oso zabala eta sinbolikoa joan zen: San Mames Barria Elkarteko bost bazkideen ordezkari nagusiak, Athletic Clubeko gizonezkoen eta emakumezkoen taldeetako futbolariak, mito zuri-gorriak, bazkideak, peñistak eta zaleak.

Ekitaldian giza-kate batek antzinako San Mameseko soropil zati bat kutxa garden baten barruan garraiatu zuen egungo estadioa dagoen lekura arte.