undefined

Nekane eta Adurizen medikuen txostena

Nekane eta Adurizen medikuen txostena

Emakumezkoen Athleticeko jokalariari ebakuntza arrakastatsua egin diote ostegun honetan ezker belaunean; Aritz Adurizi ezkerreko aldakan egingo diote larunbatean Bartzelonan

Aritz Adurizi ebakuntza egingo diote ezkerreko aldakan datorren larunbatean, hilak 30, Bartzelonako Dexeus Ospitalean (ICATME). Ebakuntza horretarako aurreikusitako teknika, aldaka hori berpiztea (Resurfacing) izango da. Ebakuntza egin ostean, beste mediku-agiri bat eskainiko dizuego.

Bestalde, Nekane Diez emakumezkoen lehen taldeko jokalariari ebakuntza arraskatsua egin diote ostegun honetan. Kirurgia artroskopikoaren bidez, mina zuen belaun horretan plikaren erresekzioa egin zaio. Joan den urtarrilean, aurrelariak barne-lotailua bihurritu zuen gorputz-adar horretan bertan, Madrid CFF taldearen aurrean.

Ebakuntzak ez du arazorik izan eta ebakuntza ondokoa eta epeak aurrelari zuri-gorriaren bilakaeraren araberakoak izango dira.