undefined

San Mames, futbola eta Rock n´Rolla

San Mames, futbola eta Rock n´Rolla

Guns N’Rosesen kontzertuaren hirugarren urteurrenean Katedralean jo duten beste talde batzuk errepasatu ditugu

2017ko maiatzaren 30ean, San Mamesek ateak ireki zituen Guns n’Roses taldea hartzeko. Zelai berrian ospatutako lehen kontzertua izan zen. Astearte hartan 40.000 pertsona inguru batu ziren Axl Rosen eta Slashen musikarekin. Baina Guns n’Roses ez da San Mamesen jo duen talde bakarra, urteetan zehar Katedralean hainbat musika ekitaldi izan baitira.

1978ko ekainaren 17an “Bai Euskarari” ekitaldia ospatu zen eta Mikel Laboa, Oskorri edo Xabier Lete bertan abestu zuten. Euskaltzaindiak antolatutako “Bai Euskarari” kanpainaren azken ekitaldia izan zen eta San Mameseko kontzertuetan izen bereko diska grabatu zen.

20 urte igaro behar izan ziren San Mamesen beste kontzertu bat ospatu arte. 1998ko apirilaren 25ean, Athleticen mendeurreneko ekitaldiekin bat eginez, Luciano Pavarottik 21.000 lagunen aurrean abestu zuen.

Geroago, beste talde handi batzuk aritu dira San Mameseko berdegunean ere. Rolling Stones taldea 2003ko ekainean, Bruce Springsteen 2009ko uztailean, AC/DC 2010eko ekainean edo Shakira, abeslari kolonbiarra, urtebete geroago. Katedralean egin den azken musika-ekitaldia 2018ko azaroan MTV EMA (European Music Awards) jaialdiaren barruan antolatutako kontzertuak izan dira. Egun hartan 35.000 lagunek Berri Txarrak, Crystal Fighters eta Muse taldeen musikarekin gozatu zuten.