undefined

Kopako 11. tituluaren 90 urte bete dira

Kopako 11. tituluaren 90 urte bete dira

1930eko ekainaren 1ean Athleticek 11. Kopa irabazi zuen; urte berean Ligan ere garaile atera zen

Gaur bezala, baina 1930ean, Athletic Clubek 11. Kopa lortu zuen. 1930eko ekainaren 1ean Real Madrilen aurka neurtu zituzten indarrak Montjuicen (Bartzelona) jokatu zen finalean eta 3-2ko emaitzarekin irabazi zuten. Mr. Pentlandek zuzendutako jokalariak bi aldiz jarri ziren aurretik, Unamuno eta Iraragorri jokalarien golei esker, eta beste hainbatetan berdindu zuten madrildarrek. Luzapenean izan zen, 115. minutuan, Athleticek 3-2koa ezarri zuenean, Lafuentek lortutako gol batekin.

Finalerako bidean, gure klubak Real Racing Club, Reala, Real Union Club eta Bartzelona kanporatu zituen.

1929-30eko denboraldian bertan, Athleticek ligako titulua ere irabazi zuen.