undefined

Yuri: “Berebizikoa izango da ondo hastea”

Yuri: “Berebizikoa izango da ondo hastea”

Ezker hegalekoa ziur agertu da Athleticek Europan sartzeko dituen aukerekin: “33 puntu daude jokoan eta 5era gaude. Noski posible dela”

Klubari egindako adierazpenetan, Yuri Berchichek zenbakiak jarri ditu Athletic Clubek Europako postu bat lortzeko dituen aukeren ingurua hitz egiterakoan: “33 puntu daude jokoan eta bost puntura gaude. Noski lortu dezakegula. Horren bila joango gara lehen partidatik. Badakigu zaila izango dela, talde asko baitaude borrokan. Berebizikoa izango da ondo hastea”.

Lehiaketa berriro hastearekin batera aurre egin beharko dieten ‘ezbeharren’ inguruko iritzia eman du Zarauzko atzelariak: “Harmaila hutsik ikusiko ditugu eta tenperaturak altuak izango direla dirudi. Ezbehar horietarako prest egon beharko dugu, baina onena da baldintzak berdinak direla talde guztientzat. Egoerara ondoen egokitzen denak izango du aldea, eta guk denbora daramagu San Mamesen jokatuko dugun lehen partidarako mentalizatzen“.

Entrenamenduetara talde osoarekin itzultzeari dagokionez, Yuri pozik eta esker onez agertu da bere taldekideekin batera aritzeagatik: “Eskertzekoa da. Politena eta garrantzitsuena dena pixkanaka normaltasunera itzultzen ari dela da. Gu oso pozik gaude berriro elkartu, barre egin eta denbora luzea pasa dezakegulako elkarrekin. Oso garrantzitsua da hori buruarentzat, eta burua faktore erabakigarria izango da, zalantzarik gabe, geratzen diren 11 partidetarako”.