undefined

San Mames, urdinez elikadura-segurtasunagatik

San Mames, urdinez elikadura-segurtasunagatik

Zelaia urdinez argiztatu da egunotan garrantzia handiagoa hartu duen arrazoi bategatik, COVID 19aren mundu mailako hedapenagatik

Bizi dugun egungo egoerak argi utzi digu elikatze-kate osoan higiene-neurri zorrotzak mantentzea garrantzitsua dela. Ekainaren 7an Elikagaien Segurtasunaren Nazioarteko Eguna ospatu da eta Athletic Clubek urdinez argiztatu du San Mames, Munduko kanpaina honetarako gida gisa erabiltzen den kolorea.

Nazio Batuen Erakundeak (FAO eta Osasunaren Mundu Erakundea, besteak beste) bost ideiatan ardaztu du bere mezua 2020an, eta hala, agintariek eta eragile ekonomikoek honako hauek bermatu behar dituzte:

1 – Elikagai nutritiboen eskuragarritasuna mundu guztiarentzat, eta elikagaien segurtasuneko arriskuen kudeaketa.
2 – Nekazaritza jasangarria sustatzea, laborantza eta hornidura segurua bermatzeko.
3 – Elikagaien prozesatze, biltegiratze eta banaketa egokia elikatze-katearen fase guztietan.
4 – Kontsumitzaileari bere elikadura-aukerekin lotutako arriskuei eta balizko gaixotasunei buruz informazio argia ematea.
5 – Elikagaien segurtasuna mundu mailan eragiten duen erantzukizuna da, baina baita eskualde eta toki mailan ere.