Athletic Cluben maskara pertsonalizatuak
Kluba

Athletic Cluben maskara pertsonalizatuak

Dagoeneko eskuragarri daude online dendan maskara higieniko berrerabilgarrien hiru diseinuak, eta bihartik aurrera denda fisikoetan

Athletic Cluben maskara pertsonalizatuak
Athletic Cluben maskara pertsonalizatuak
2020ko eka. 14a

Athletic Clubek erabilera anitzeko maskarilla higinikoen bi modelo merkaturatu ditu gaur denda.athletic-club.eus denda digitalean. Lehenengoak 30 garbiketa-ziklorako babes bermatua du, eta bi diseinu desberdin ditu: bata marra zuri-gorriekin eta klubaren armarriarekin, eta bestea, lehoiaren ikur zuria atzealde gorriaren gainean. Maskara hori poliesterrean eginda dago %55ean eta lyozelean %45ean. Ez du iragazkirik behar, eta bakterio-iragazketari aurre egiten dio. Prezioa 9,95 eurokoa da eta bi neurritan dago eskuragai (heldua eta haurra).

Bigarren modeloa (Atletico Madrilen aurkako partidan lehen taldeko futbolariek San Mamesen erakutsi dutena) kotoi %100 ekologikoaz egina dago eta 40 aldiz garbitu daiteke. Kolore beltzez eta zuriz estanpatutako lehoiaren sinboloarekin, helduen eta juniorren neurriak ditu. 14,95 euroan dago salgai.

Bi maskarillek UNE0065/2020 araua betetzen dute. Arau horrek higiene-maskara berrerabilgarrien erabilera arautzen du, eta aipatutako 30 edo 40 garbiketako (motaren arabera) babesa bermatzen du, 60 gradutan. Garbiketa ziklo bakoitzaren ondoren gabrikatzaileak gomendatutako gehieneko erabilera 8 ordukoa da.

Hiru diseinuak astelehenetik aurrera egongo dira eskuragarri Athletic Clubeko bost denda ofizialetan: San Mames, Mazarredo, Rekalde, Bidebarrieta eta Max Center.

+
Informazio gehigarria