undefined

Asteko lehen lan-saioa Lezaman

Asteko lehen lan-saioa Lezaman

Athletic Clubeko lehen taldea Lezaman aritu da asteazkeneko derbia prestatzeko

Athletic Clubeko lehen taldea Lezaman aritu da gaur goizean SD Eibarren aurka asteazkenenan Ipuruan jokatuko duen (19:30ean) partidaren aurreko lehen saioan.

Ordubete inguru eman dute lehoiek Lezamako berdegunean, baloiarekin beroketak, doitasun errondoak eta beste hainbat ariketa egiten, 6×6 partidarekin bukatzeko.