undefined

San Mamesek gorren lan inklusiboa aitortu du

San Mamesek gorren lan inklusiboa aitortu du

Igande honetan, ekainaren 14an, zelaiaren fatxada piztuko da Zeinu Hizkuntzaren Egun Nazionala ospatzeko

Athletic Clubek bat egiten du Euskal Gorrak, Pertsona Gorren Elkarteen Euskal Federazioarekin, zeinuen hizkuntza gainerako hizkuntzekin parekatuko duen errekonozimendu eta babes juridiko baten bila. Ideiak eta ezagutza transmititzeko beste edozein hizkuntza bezain erabilgarria izan nahi duen hizkuntza, pertsona gorren eskubideak babesteko eta sustatzeko beharrezko tresna izateaz gain.

Euskal Gorrak elkarteak Euskadi osoan gorren ordezkari diren elkarte-mugimendu guztiak biltzen ditu, haien erabateko integrazioa eta gizartean parte hartzea bilatuz, haien kultura, ohiturak, tradizioak eta hizkuntza propioa sustatuz.