undefined

38 urte San Mamesen jokatutako Ingalaterra – Frantzia partidatik

38 urte San Mamesen jokatutako Ingalaterra – Frantzia partidatik

Gaurko egunez, 1982an, Ingalaterrak Munduko Txapelketako lehenengo partida jokatu zuen ‘les bleus’-en aurka Katedralean

Gaurko egunez, 1982an, 82ko Munduko Txapelketako D multzoko lehen partida San Mamesen jokatu zen, Ingalaterra eta Frantziako selekzioen artean. Katedrala bete egin zen lehen partida hartan eta ingelesek talde galiarraren aurka 3 eta 1 irabazi zuten. Gainera, 44.000 lagunek Munduko Txapelketako hirugarren golik azkarrena izan zenaz gozatu ahal izan zuten, Bryan Robsonek 27. segunduan sartutakoa.

San Mamesek hartu zituen Ingalaterraren lehen faseko hiru partidak. Ekainaren 16an Ingalaterra eta Frantziaren arteko norgehiagokaz gain, Bilbon lau egun geroago Ingalaterra – Txekoslovakia (2-0) partida jokatu zen eta ekainaren 25ean, Ingalaterra – Kuwait (1-0). Inglaterrak Katedralean lehen fase hartan jokatutako partida guztiak irabazi zituen.

Argazkia: Athletic Club Museoa