undefined

Garitano: “Derbi arraroa izango da”

Garitano: “Derbi arraroa izango da”

El entrenador del Athletic es optimista de cara al choque de mañana frente al Eibar, aunque advierte: “No he visto dominar a ningún equipo en Ipurua”

Gaizka Garitanok agerraldia egin du Lezamako prentsa aretoan, Eibarren aurkako partidaren atarikoan (bihar, 19:30ean). Entrenatzaile zuri-gorriak partida “zaila” espero du, “Ipuruan jokatzen diren partida guztiak bezala. Partida menderatzen dute eta estutzen zaituzte, jokoaren ekimena eramatea gustatzen zaie”. Hala ere, Garitano baikor agertu da biharko norgehiagokari begira: “Oso borrokalariak dira, baina gu ere talde ausarta gara. Jokalariak oso ondo ikusten ditut, joko onarekin, eta Eibarrera irabaztera goaz”.

“Taldeak ondo hartu du atseden”, baina entrenatzaile derioztarrak onartu du egutegi estu honekin talde teknikoa egokitu egin behar izan dela partida prestatzeko: “Inoiz baino gehiago izan behar dugu arbeleko entrenatzaile. Partiden artean hain egun gutxi egonda, arerioa bideoen eta hitzaldien bidez gehiago aztertzen dugu. Jokatzetik etorri eta errepikatuko duten jokalariak ezin ditugu entrenamenduetan nekatu”.7

Ipuruan jokatuko den biharko partida lehoiek denboraldi honetan izango duten azken euskal derbia izango da: “Arraroa izango da. Publikorik gabe, derbiak ez dira hain derbiak. Denetarik utz daiteke alde batera, baina zure zalegoa, hori ez”, uste du Garitanok.