undefined

Villalibre: “Penaz goaz Ipuruatik”

Villalibre: “Penaz goaz Ipuruatik”

Ipuruako derbiko golegile zuri-gorria kexu da Europarako lehian galdutako bi puntuengatik

Asier Villalibre Athleticeko protagonistetako bat izan da LaLigako lehoien deialdian. Gernikako aurrelariak egin du lehoien bigarren gola, 81. minutuan: “Ahal izan dudan moduan errematatu dut, baloia gainean nuela ikusi dut eta hanka sartu dut”, aitortu du aurrelariak. “Zorionez gola izan da, baina hala ere ez naiz pozik joango Ipuruatik”, adierazi du Villalibrek.

Villalibrek galdutako aukera nabarmendu du: “Bagenekien haiek oso talde fisikoa direla eta joan etorriko derbia izango zela, baina zapore mingotsarekin anoa Ipuruatik, garaipena nahi genuen Europarako bidean aurrera egiteko”. Aurrelari zuri-gorriaren ustez, “Eibar nagusi izan da faseren batean, baina uste dut gu ere indartsu egon garela eta dena eman dugula”.

Capa: “Arerio eta zelai zailak”
Bestalde, Ander Capak honela ikusi du bere talde ohiaren aurkako norgehiagoka: “Zelai eta aurkari oso zail baten aurkako puntua lortu dugu. 2-1ekoaren ondoren berehala erreakzionatu dugu eta partidan sartu gara berriro. Orain, datorrenari ahalik eta ondoen aurre egin behar diogu, ahalik eta gehien atseden hartu eta larunbatean Betisen aurka hiru puntuak lortu San Mamesen”.