undefined

Horrelakoa izan zen San Mamesen azken Athletic – Betis

Horrelakoa izan zen San Mamesen azken Athletic – Betis

Muniainek 20. minutuan sartutako gola nahikoa izan zen hiru puntuak lortzeko Katedralean

2019. urteko urtarrilaren 27an Athleticek eta Betisek elkarren aurka jokatu zuten San Mamesen, 2018-19 denboraldiko 21. jardunaldian. Igande euritsu hartan, 40.282 zaletuk gozatu zuten lehoien garaipenarekin. Iker Muniain kapitainak sartu zuen garaipenaren gola neurketaren lehen zatiko 20. minutuan.

Betisek indartsu ekin zion partidari baina lehoiek berehala hartu zuten jokoaren jabetza, Iker Muniainek zutoina urratuz lortutako  gola, nahikoa izan zen 70. minututan aldea mantendu eta garaipena etxean mantentzeko.

De Marcosek txartel gorria ikusi zuen 83. minutuan eta Athleticek gizon bat gutxiagorekin jokatu behar izan zuen azken 10 minutuetan. Lehoiek emaitzari eutsi zioten eta hiru puntuak lortu zituzten. Sevillarren aurka lortutako garaipenarekin, Athleticek bere zazpigarren jardunaldia jarraian partidarik galdu gabe lortu zuen (4 garaipen eta 3 berdinketa).