Athletic Club - Real Betis
Jardunaldia 21
Liga

Athletic Club - Real Betis

Athletic Club
Athletic Club
10
Real Betis
Real Betis
  • 20' Muniain

KokapenaSan Mamés , Bilbao

40.282 pertsona

Garaipen motz eta zazpi jardunaldi galdu barik

Athletic Clubek 1-0 irabazi dio Real Betis Balompie taldeari San Mamesen. Iker Muniain golegilea izan…

undefined

Athletic Clubek 1-0 irabazi dio Real Betis Balompie taldeari San Mamesen. Iker Muniain golegilea izan da, lehen zatian. Garaipen motz geratu den arren, jada zazpi jardunaldi dira erreskadan LaLigan galdu barik, lau garaipen eta hiru berdinketa hain zuzen ere.

Partida aurreko baldintzak onak ziren: sarrera ona, lotura harmailarekin azken norgehiagoketan eta baita euriaren presentzia ere, gurean gehienetan jardunaldi sutsuen sinonimotzat hartzen dena.

Egia esatearren, aurreikuspenak bete egin dira, hasiera-hasieratik gure jokalariek presio altu bat ezarri ditelako, baloia primeran erabili dute eta abagune asko sortu dituzte Pau Lopez ate inguruan.

Aitzitik, atsedenaldira abantaila gol bakar batekoa baino ez zen, nahiz eta gol gehiago egiteko merezimenduak egin diren arren. Soberan gainera. Dena den, aurretik joan gara aldageletara, Iker Muniainek 21. Minutuan egon duen jaurtiketa zehatzari esker.

Bigarren zatian, Athleticek baloi zital batzuk lapurtu ditu arerioaren area inguruan, baina etekinik gabe. Orduan Betisen ordua heldu da, baina baloi jabetza handitzeaz gain ez du arrisku garbirik sortu, Iago Herrerinek Canalesi desbideratu dion falta jaurtiketa bat kenduta.

Hortik amaiera arte taldeak defentsan trebe dabilela ere erakutsi du, zalegoaren laguntzarekin batera, urrezko hiru puntuak eskuratzeko eta beheko postuekin distantzia apur bat gehiago ezartzeko.

Hurrengo hitzordua larunbatean heltzen zaigu Anoetan, bigarren itzuliko lehen derbya hain justu ere. Bertan ez da De Marcos egongo, txartel gorria ikusi baitu Betisen aurkako lehian.

Anoetara abiatu baino lehen, beste hitzordu erakargarri bat daukagu etxean, asteazkenean, 19:00etan emakumezkoen Kopako final laurdenak (partida bakarrera) ditugulako San Mamesen Atletico Madrilen aurka.