undefined

San Mamesek emakumezkoen Champions-a hartuko du

San Mamesek emakumezkoen Champions-a hartuko du

Final-laurdenetako bi partida eta kontinenteko txapelketa nagusiko finalerdietako bat abuztuan jokatuko dira Katedralean

Bilbon eta Donostian jokatuko da UEFA Women ‘s Champions Leagueko azken fasea, emakumezkoen futboleko kluben Europako txapelketa nagusia. UEFAk ofizial egin du egoitzen kontzesioa, eta ekainaren 26an, ostiralean, Nyonen zozketa baten bidez partidak nortzuk eta non jokatuko diren erabakitzeko.

Final-laurdenetako bi partida San Mamesen jokatuko dira, eta beste bi Reale Arenan (finala ere bertan izango da). Finalerdiak, bi futbol zelaietan jokatuko dira abuztuaren 25ean eta 26an.

Hauek dira sailkatutako taldeak: Atletico Madril, Bartzelona, Lyon, Bayern Munich, Glasgow City, Wolfsburgo, Arsenal eta Paris Saint Germain.

UEFA WOMEN’S CHAMPIONS LEAGUEN AZKEN FASEKO EGUTEGIA

Final-laurdenak (abuztuak 21/22, konfirmatzeke)

Atletico Madril vs Bartzelona

Lyon vs Bayern Munich

Glasgow City vs Wolfsburgo

Arsenal vs Paris Saint-Germain

Finalerdiak (abuztuak 25 eta 26, konfirmatzeke)

1: Arsenal / Paris St Germain vs Lyon / Bayern

2: Glasgow / Wolfsburg vs Atletico / Bartzelona

Finala (Anoetan, abuztuaren 30ean, 20:00etan)

2. Finalerdiaren irabazlea vs 1. Finalerdiaren irabazlea