undefined

Garitano: “Primeran lehiatu gara”

Garitano: “Primeran lehiatu gara”

Athletic Clubeko entrenatzailea “oso harro” zaldu da taldeak Real Betisen aurkako garaipenean San Mamesen egin duen lanarekin

“Oso harro nago taldeak egin duen lanarekin. Hiru partida jokatu ditugu sei egunetan eta nekea izugarri nabaritzen da. Taldea bikain lehiatu da, eta osorik iritsi da amaierara. Oso pozik nago”, adierazi du Gaizka Garitanok Athletic Clubek Real Betisen aurka San Mamesen lortutako garaipenaren ostean.

Entrenatzaile derioztarrak aitortu duenez, “une batzuetan nekea nabaritu da, baina normala da txapelketako erritmo berriarekin. Hala ere, azkeneraino bizirik iristea lortzen ari gara”. Garitanok bigarren gola sartu ez izana deitoratu du: “Oso ondo sartu gara partidara eta pena da bigarrena egin ez izana. Bi aldiz jo du langa eta buruz burukoa ere eduki dugu. Sartu izan bagenu, partida itxiko genukeen”.

Europako sailkapenerako borrokari dagokionez, entrenatzaile zuri-gorriak esan du: “Taldearen dinamika ona da. Badakigu zaila izango dela, exijentzia handia baita, baina onartu egiten dugu”.