undefined

San Mamesen jokatutako azken Athletic-Mallorca

San Mamesen jokatutako azken Athletic-Mallorca

Aduriz eta Llorenteren golek garaipena eman zieten lehoiei (2-1) Katedralean bien artean jokatu zuten ligako azken norgehiagokan

2013ko maiatzaren 11n, Athleticek eta RCD Mallorcak elkarren aurka jokatu zuten San Mamesen 2012-13ko Ligako 35. jardunaldian. Zuri-gorriek eskuratu zuten garaipena, Aritz Adurizek eta Fernando Llorentek sartutako golei esker.

Marcelo Bielsak entrenatutako lehoiak garaipenik gabeko bost jardunaldiren ostean iritsi ziren partidara. Neurketa hasi eta minutu gutxira, Adurizek gol bat sartu zuen buruz, eta 1-0ekoa jarri zuen markagailuan. Fernando Llorentek, Adurizen ordez sartu ondoren, bigarren gol zurigorria egin zuen 78. minutuan. Bi minutu geroago, Giovannik gola sartu zuen Mallorcarentzat geldikako jokaldi batean, behin betiko 2-1ekoa jarriz.

San Mameseko azken partida hura tentsioz, txartelez eta urduritasunez beteta egon zen. Lau txartel hori hori jaso zituzten etxekoek, eta bisitarien artean Fontas (24 ‘) eta Ximo (91’) kanporatuak izan ziren, txartel hori bikoitza ikusi baitzuten. Martik eta Huttonek ere txartela ikusi zuten. Gainera, Aouatek penalti bat gelditu zuen eta epaileak jokaldi bereko Muniainen gola baliogabetu zuen jokoz kanpo egotegatik.