undefined

“Hirunaka gehitzen jarraitu nahi dugu etxean”

“Hirunaka gehitzen jarraitu nahi dugu etxean”

Gaizka Garitanok ohartarazi du dena asko berdintzen dela denboraldiaren amaieran: “Bihar dena jokoan duen talde bat izango dugu aurrean. Inork ez du erraz irabazten orain”

San Mamesen jokatuko den Athletic-Mallorca partidaren aurreko egunean (lr, 14:00etan), Gaizka Garitanok Lezaman erantzun die komunikabideek telematikoki helarazi dizkioten galderei.

Entrenatzaile zuri-gorriak sailkapenaren behealdeko beharrek bultzatutako aurkari “gogorra” espero du bihar: “Mallorcak dena du jokoan bihar. Real Madrili aurre egin zion, izan ere, jaitsiera gunetik gertu dauden taldeen beharrak direla eta, dena asko berdindu da denboraldiaren azken zati honetan. Inork ez dio inori erraz irabazten, gure bertsiorik onena eman beharko dugu”.

Garitanok “etxean hirunaka gehitzen jarraitzearen” alde egin du, “goiko postuetara hurbiltzeko. Gurea bezalako helburu bat duzunean, irabaztean jarri behar duzu arreta. Ez du ezertarako balio taulari begiratzeak hiru puntuak lortzen ez badituzu. Bihar irabaztea oso garrantzitsua da guretzat”.