Mallorcaren aurkako bolada ona mantentzera
Lehen taldea

Mallorcaren aurkako bolada ona mantentzera

Athleticek San Mamesen jokatu dituen azken lau partidetan irabazi dio Balear Uharteetako taldeari

Mallorcaren aurkako bolada ona mantentzera
Mallorcaren aurkako bolada ona mantentzera
2020ko eka. 26a

Athletic Clubek eta RCD Mallorcak LaLigako 32. jardunaldiko partida jokatuko dute bihar San Mamesen (larunbata, 14:00etan). Aurrekariak positiboak dira Gaizka Garitanok zuzentzen duen taldearentzat; izan ere, Katedralean jokatu diren azken lau norgehiagoketan garaile atera da Athletic, horietako hiru Ligan eta bestea Kopan. Ligako azken hiru garaipenak honako emaitza hauek izan dituzte: 2-1, 1-0 eta 3-0; azken porrota 2009/10 denboraldian eman zen, Mallorcak 1-3 irabazi zuenekoa.

Atzo gogoratu genuen webgunean San Mameseko azken Athletic-Mallorca.

Balear Uharteetako norgehiagokak kontuan hartuta, Athleticek bost partida daramatza biharko aurkariaren aurka irabazizhiru garaipen eta bi berdinketa lortuta.