undefined

Hamabi goleatzaile zuri-gorri aurtengo LaLigan

Hamabi goleatzaile zuri-gorri aurtengo LaLigan

Iñigo Martinez (Real Betisen aurka) eta Oihan Sancet (RCD Mallorcaren aurka) Athleticeko golegileen zerrendara batu dira

Athletic Cluben LaLiga 2019-20ko goleatzaileen zerrenda 12 izenetara arte luzatu da etenaldi osteko bost partida jokatu ondoren. Iñigo Martinez eta Oihan Sancet izan dira Raul Garciak zuzentzen duen zerrenda honekin bat egin duten azken biak. 22. zenbakia lehoien goleatzaile nagusia da 11 golekin, LaLigako bere markarik onena berdinduz: Osasunarekin 2011-12 denboraldian lortutako.

Ondarroako atzelariak joan den ekainaren 20an sartu zuen bere lehen gola, Betisen aurka, kamiseta zuri-gorriarekin 77 partida jokatu ostean. Orpokada eder bati esker sartu zuen gola eta gainera, lehoientzat hiru puntu garrantzitsu lortzeko balio izan zuen tantoak.

Oihan Sancet ere golegile gisa estreinatu zen atzo San Mamesen, RCD Mallorcaren aurka 3 eta 1 irabazitako partidan. Berea izan zen arratsaldeko bigarren gola, Unai Lopezek, Williamsek eta Sancetek berak bikain eraman zuten korner bateko jokaldi eder baten ostean.

Aurtengo ligan gola sartzea lortu duten 12 lehoiak:
Raul Garcia (11), Williams (6), Muniain (5), Villalibre (3) Capa (2), Yuri (2), Iñigo Martinez, Unai Lopez, Cordoba, Aduriz, Kodro eta Oihan Sancet.