undefined

Capa: “Ez dugu esperantza galduko”

Capa: “Ez dugu esperantza galduko”

Portugaletetarra, golegilea gaur, haserre agertu da Sevilla FC taldearen aurkako porrotarekin: “Izorratuta gaude, baina oraindik lor dezakegu”

Ander Capa, gaur Sevilla FC taldearen aurka markagailua ireki duena, minduta azaldu da talde andaluziarraren aurka 1-2 galdu ostean: “Punturik lortzen ez duzunean, izorratua zaude beti. Europako postua zaildu egiten zaigu, baina ez dugu fedea galduko. Hiru partida geratzen dira eta oraindik posible da”.ç

Zuri-gorriak honela aztertu du norgehiagoka: “Partida jabetzarik gabe hasi dugu, baina eroso defentsan. Geroz eta hobeto ibili gara gero, golarekin topo egin arte. Hor hobeak izan gara. Bigarren zatian, Sevillaren gol bat falta zalantzagarri baten ostean eta bigarrena niri egindako falta baten ostean, horrela erabaki da partida”.

De Marcos: “Posible da oraindik”
Oscar de Marcos ere haserre agertu da partidaren azken emaitzarekin: “Oso kolpe gogorra izan da. Aurretik gindoazen markagailuan eta horrekin bete-betean sartzen ginen Europarako borrokan. Ez dago kexatzeko astirik. Bihartik egoerari buelta eman behar zaio. Hiru partida geratzen dira jokoan eta puntu asko lor daitezke oraindik. Partida bakoitza erabakigarria izango da”.