Capa: “Ez dugu esperantza galduko”
Capa: “Ez dugu esperantza galduko”
Portugaletetarra, golegilea gaur, haserre agertu da Sevilla FC taldearen aurkako porrotarekin: “Izorratuta gaude, baina oraindik lor dezakegu”
Ander Capa, gaur Sevilla FC taldearen aurka markagailua ireki duena, minduta azaldu da talde andaluziarraren aurka 1-2 galdu ostean: “Punturik lortzen ez duzunean, izorratua zaude beti. Europako postua zaildu egiten zaigu, baina ez dugu fedea galduko. Hiru partida geratzen dira eta oraindik posible da”.ç
De Marcos: “Posible da oraindik”
Oscar de Marcos ere haserre agertu da partidaren azken emaitzarekin: “Oso kolpe gogorra izan da. Aurretik gindoazen markagailuan eta horrekin bete-betean sartzen ginen Europarako borrokan. Ez dago kexatzeko astirik. Bihartik egoerari buelta eman behar zaio. Hiru partida geratzen dira jokoan eta puntu asko lor daitezke oraindik. Partida bakoitza erabakigarria izango da”.