undefined

Atarikoa: Levante UD – Athletic Club (36. J)

Atarikoa: Levante UD – Athletic Club (36. J)

Valentziako taldeak etxeko lanak eginda hartuko ditu lehoiak igande honetan, txapelketa ondo berrabiatu eta Lehenengo Mailako postua ziurtatu ondoren

Athletic Clubek partida garrantzitsua jokatuko du igande honetan, datorren denboraldian Europa Leaguerako postu bat lortzeko dituen aukerak azkenera arte luzatu nahi baditu. La Nuciako Camilo Cano estadioan jokatuko du (Ciutat de Valencia obretan dago) Levante UD taldearen aurka, 17:00etatik aurrera.

Valentziako taldeak egoera erosoa bizi du denboraldiaren azken txanpan. LaLigaren berrabiatze serio baten ostean, Levantek matematikoki ziurtatu zuen 33. jardunaldian Lehenengo Mailako postua, eta hamabigarren dago sailkapenean.

Bi garaipen (Espanyol eta Betis), lau berdinketa (Valentzia, Sevilla, Valladolid eta Reala) eta bi porrot (Atletico Madril eta RCD Mallorca), horixe da Paco Lopezek zuzentzen duen taldearen balantzea, ekainaren erdialdean txapelketa itzuli zenetik: 10 puntu 24 puntutik; 11 lortu ditu Athleticek.

Ligako azken partidan bi goleko aldearekin galdu zuten Mallorcaren aurka.

Levanteri egindako azken bi bisitak
Lehoiak esku-hutsik itzuli ziren Laligan Ciutat de Vàlenciara egindako azken bisitan. Valentziako taldeak 3 goleko aldearekin irabazi zuen aurreko denboraldiko 14. jardunaldian. Hala ere, Athleticek hiru puntuak lortu zituen aurreko bisitan< a href = "https://www.athletic-club.eus/equipos/athletic-club/2017-18/partidos/1_5806/cronica" > Aritz Adurizen bi golei esker 1-2 irabazi baitzuten lehoiek.