undefined

Etxebe: “Edozein garaitu dezakegu ondo bagaude”

Etxebe: “Edozein garaitu dezakegu ondo bagaude”

Bilbao Athleticeko entrenatzailea baikor agertu da Badajozen aurkako lehenengo playoff partidaren atarikoan

Joseba Etxeberriak, Bilbao Athleticeko entrenatzaileak prentsaurrekoa eskaini du Lezamako instalazioetan. Komunikabideen galderak telematikoki erantzun ditu bigarren mailara igotzeko playoff-aren lehenengo partidaren atarikoan. CD Badajoz izango da lehoi-kumeen lehen arerioa.

Donostiarra konfiantzaz agertu da bere taldeari begira: “Oso talde gaztea dugu, baina indartsuak gara. Horrelako partiduetan eroso aurkitzen gera. Abiadura dugu eta aurrean jende mugikorra. Guretzat ona izango da partidan gauza asko gertatzea. Gure helburua urte osoan bezala jokatzea da. Lehengo momentutik partidaren bila joango gara”.

Partidari dagokionez, neurketa zaila espero du Argeciraseko Nuevo Mirador estadioan, bai arerioarengatik, bai tenperatura beroengatik: “Oso partida berdindua izango da: arerio gogorra dugu, kalitate handikoa. Goiko postuetan ibili dira urte osoan zehar, talde oso sendoa eta gogorra da. Printzipioz tenperatura altu bat izango da han, baina prest gaude. Hortaz hitz egin dugu”.