undefined

“Txartel gorriarekin batera joan zaigu partida”

“Txartel gorriarekin batera joan zaigu partida”

Gaizka Garitano etsita azaldu da bere taldearen porrotaren ostean, 22. minututik hamarrekin jokatu ondoren: “Hustu egin gara eta ezin izan dugu une onean dagoen aurkari baten aurka”

“Krudela izan da, inoiz ez duzulako espero hamarrekin geratzea partidaren 20. minutuan”. Gaizka Garitano atsekabeaz azaldu da Athleticek CD Leganesen aurka galdu duelako (0-2), eta lehoiak Europako txapelketetan sartzeko aukerarik gabe gelditu direlako. Entrenatzaile zuri-gorriak horrela aztertu du Unai Simonen kanporaketarekin amaitu zen jokaldia: “Defentsan egindako akatsa izan da eta normalean ez dugu halakoetan hutsik egiten. Horrek hamarrekin geratzea eragin du, eta horrelako akats bat garezti ordaintzen da. Taldea hustu egin da eta zeukan guztia eman du, baina ezin izan du une onean dagoen aurkari baten aurrean”.

Garitanok jokalari bat gutxiagorekin taldeak egin duen ahalegina azpimarratu du: “Berdinketak ez zigun balio, eta azken ordu erdian gehiago ireki dugu zelaia, eta horrek, gu futbolari bat gutxiagorekin egonda,  eurak espazio gehiago izatea eragin du, eta aprobetxatu egin dute”. Europan egoteko aukerei agur esan ostean, entrenatzaile zuri-gorriak “aurkarien erasorako potentziala” aipatu du, bigarren urtez jarraian, Europa Leagueko plaza baten atarian geratzeko arrazoietako bat bezala: “Orain partida bat daukagu aurretik eta denboraldia ahalik eta ondoen amaitzen saiatuko gara, Granadan garaipena lortuta”.