undefined

CD Basconiaren deialdia

CD Basconiaren deialdia

Patxi Salinasek 20 jokalari eramango ditu larunbat honetan Portugaleteren aurka jokatuko den Bigarren B Mailara igotzeko playoffetako finalerdirako

Lezaman gaur goizean egin den azken prestaketa saioaren ostean, Patxi Salinas CD Basconiako entrenatzaileak jakinarazi du Portugaleten aurka jokatuko den igoera playoffetako finalerdietarako deialdia. Kanporaketa partida bakarrera (19:30ean)  izango da, eta ez du luzapenik izango, ezta penaltirik ere. Laurogeita hamar minutuen amaieran berdinketa lortuz gero, Portu finalera igaroko litzateke, sailkapen onena lortu duelako (lider bukatu zuen).

Aitor Paredes, Alvaro Nuñez eta Beñat Prados Bilbao Athleticek Marbellan egingo duen kontzentraziotik itzuliko dira, Sancet eta Vivian iritsi ondoren, eta 20 jokalarik osatuko dute deialdia: Julen Agirrezabala, Gorka Campo, Ander Lorente, Álvaro Núñez, Deiby Ochoa, Xabi Arberas, Aitor Paredes, Mikel Kortazar, Iker Salvador, Unai Naveira, Gorka Estrada, Beñat Prados, Xabi Naveira, Jon Guruzeta, Youssouf Diarra, Javi Rudi, Nico Williams, Jon Cabo, Rubén Azcona eta Josu Juste.