undefined

Ebakuntza Ander Capari

Ebakuntza Ander Capari

Athleticeko jokalariari ebakuntza egin diote eguerdian ezkerreko eskuan eta ondo irten da guztia

Ander Capa jokalariari ebakuntza egin diote gaur bere ezkerreko eskuko eskafoidearen haustura murrizteko; izan ere, orain dela aste batzuk lesionatu zen eta ibilgetuta jokatu behar izan du azken bolada honetan.

IMQ-ko Virgen Blanca klinikan egin diote ebakuntza eta normaltasun osoz joan da.

Arazorik izan ezean, bihar emango diote alta jokalariari zuri-gorriari.