undefined

Hasi da emakumezkoen lehen taldearen denboraldi-aurrea

Hasi da emakumezkoen lehen taldearen denboraldi-aurrea

Angel Villacamparen jokalariek denboraldi-aurre gogor bati hasiera eman diote Lezaman, ateak itxita

Gaur, uztailak 20, emakumezkoen lehen taldeak 2020/2021 denboraldi-aurrea hasi du Lezaman. Zalerik gabe eta beharrezko segurtasun neurriak jarraituz, lehoiak lanera itzuli dira oporretako etenaldiaren ostean, denboraldi zorrotz bati ahalik eta hobekien aurre egiteko prest. Saioan lan fisikoa izan da nagusi baloia ukitu gabe. Primera Iberdrola txapelketan beste denboraldi batez gogotsu lehiatuko den taldearen lehen sentsazioak ezagutzea izan da helburua.

Joan den ekainean Zamudion taldearekin entrenatu zen Amaia Peña atezainarekin batera, Nerea Nevado, Naroa Uriarte, Bibiane Schulze eta Mariana Cerro bigarren taldeko jokalariek, Villacamparen aginduetara egingo dute denboraldi-aurrea.

Entrenamenduak Lezaman izango dira, eta, oraingoz, beti ateak itxita. Jardunaldi bikoitzak izango dira (goizez eta arratsaldez), eta gertuko lagunarteko batzuk jokatzeko aukera egongo da. Aurten Lehen Mailak 18 talde izango ditu (iaz baino bi gehiago) eta, beraz, egutegia zabalagoa eta zorrotzagoa izango da. Gainera, Las Gaunasen, EDF Logroñoren aurka jokatu gabe geratu zen Erreginaren Kopako finalerdia noiz izango den jakiteko zain daude zuri-gorriak.