undefined

Kuoten itzuleren aurrerakina eskatzeko epearen amaiera

Kuoten itzuleren aurrerakina eskatzeko epearen amaiera

Datorren ostirala, urteko kuotaren % 21,05eko aurrerakina eskatzeko azken eguna. Halaber, amaitu da Klubaren Egun erdien zenbatekoa itzultzeko eskaera egiteko epea.

Athletic Clubek bazkide guztiei gogorarazi nahi die uztailaren 24an, ostirala, 17: 00etan amaituko dela nahi dutenentzat urteko kuotaren % 21,05eko aurrerakina eskatzeko epea.

Zuzendaritza Batzordearen proposamena Bazkide Kompromisarioen Batzar Nagusian onartu beharko da, bazkideei konpentsatzeko 2020an San Mamesen ateak itxita jokatu diren diren Ligako eta Kopako lehiaketetan sarrera libreko partidetara sartzeko aukera izan ez izana konpentzatzeko. Bada, narpen horren arabera egingo da aurrerakina.

Era berean, data eta ordu berean amaitzen da bazkideek ordaindutako Klubeko egun erdien zenbatekoa itzultzea eskatzeko epea (martxoaren 16tik dago indarrean).

Bi eskaerak Bazkideen Txokoaren bidez egin daitezke.