undefined

Min hartu duten jokalarien egoera

Min hartu duten jokalarien egoera

Azkonak eta Nekanek, duela gutxi ebakuntza gelatik igarotakoak, eta Jone Ibañezek eta Marta Pereak euren errekuperazio prozesuekin jarraitzen dute Lezaman

Emakumezkoen lehen taldeak denboraldi-aurreko lehen astea osatzen jarraitzen du Lezaman eta zenbait jokalarik ezin izan dituzte lan saioak gauzatu. Epe luzeko lesionatuak dira guztiak, Nerea Nevado eta Naroa Uriarte izan ezik. Azken hauek min hartu zuten Zamudion ekainean. Guztira sei jokalari dira lan saioetatik kanpo daudenak, baina Nevado eta Uriarte taldera itzuliko dira datorren astean.

Jokalarien egoera:

ANE AZKONA: Aurreko lotailu gurutzatua eta meniskoen haustea eskuineko belaunean. Uztailaren 13an ebakuntza egin zioten Gasteizen. Errehabilitazioaren hasierako fasean dago.

NEKANE DÍEZ: Artrolisis plica sinoviala egin zioten maiatzaren 28an Gasteizen. Bilakaeraren zain.

JONE IBÁÑEZ: Erdi-mailako lotailu patelofemoralaren berreraikitzea. Errehabilitazioaren azken fasean dago.

MARTA PEREA: Impingement mediala eskuin orkatilean. Errehabilitazioaren azken fasean dago.

NEREA NEVADO: Edema eskuineko izterreko adduktore nagusian. Taldeko entrenamenduan hasiko da pixkanaka datorren astean zehar.

NAROA URIARTE: Eskuin miofaszioan-haustura. Taldeko entrenamenduan hasiko da pixkanaka datorren astean zehar.