Denboraldi-aurreko lehen astea amaituta | Athletic Club
Emakumezkoena

Denboraldi-aurreko lehen astea amaituta

Lehoiek lan aste gogorra itxi dute Lezaman, oporretako etenaldiaren ostean

Denboraldi-aurreko lehen astea amaituta
Denboraldi-aurreko lehen astea amaituta
2020ko uzt. 26a

Lehen taldeak larunbatean amaitu zuen Lezamako lehen entrenamendu astea. Angel Villacampak zuzentzen dituen taldeek aste gogorra itxi dute, eta klubeko instalazioetan aritu dira, bakarrik eta ateak itxita. Lan-saioak joan den astelehenean, uztailak 20, hasi ziren, proba medikoak egin ondoren. Lehoiek bederatzi saio egin dituzte 4. zelaiko berdegunean (hiru saio bikoitz) eta egunero indar lanak egiten hasi dira gimnasioan. Ohar positiboetako bat da denboraldi-aurreko mina eta gogortasuna gorabehera, jokalari bakar bat ere ez dela erizaindegitik igaro, eta oraindik ere beste jokalari batzuk sendatzen ari direla, bilakaera oso positiboa izaten ari baitira.

Villacampak filialeko jokalari batzuk deitu ditu entrenamenduekin bat egiteko; Nerea Nevado, Naroa Uriarte, Mariana Cerro eta Leyre Monente, esaterako, iaz Boltañan jokatu zuten stagean entrenatzailearen aginduetara egon ziren. Bibiane Schulze, Paula Arana, Clara Pinedo, Alejandra Estefania eta Ane Elexpuru osatuko dute lehen denboraldi-aurrea.

Goizetan indarra eta erresistentzia lantzen aritu dira; arratsaldetan, berriz, taldeak gehiago landu du tekniko-taktikoa, eta entrenatzaile zuri-gorriak pixkanaka zehaztu ditu joko-sistemak, laster lagunarteko partidatan islatu ahal izango dituenak.

Taldeak atseden hartuko du gaur, igandean eta bihar, astelehenean, IMQ Zorrozaurren esfortzu probak egingo dituzte. Egun horretan bertan hasiko da lanean Iraia Iturregiren Reto Iberdrola taldea Lezaman.

Erlazionatutako albisteak
Emakumezkoen lehen taldearen eta Bilbao Athleticen partidak, zuzenean
Emakumezkoen lehen taldearen eta Bilbao Athleticen partidak, zuzenean
2020ko ira. 22a

Emakumezkoen lehen taldearen eta Bilbao Athleticen partidak, zuzenean

Emakumezkoena

Gure Youtubeko kanalean jarraitu Euskal Herria Kopako finalerdia eta Bilbao Athleticen denboraldi-aurreko laugarren lagunartekoa

Ikusi gehiago
Jokalarien egoera fisikoa
Jokalarien egoera fisikoa
2020ko ira. 22a

Jokalarien egoera fisikoa

Emakumezkoena

Primera Iberdrola txapelketa hasteko astebete faltan, lehen taldeko hainbat jokalari lesionatuta daude

Ikusi gehiago
Euskal Herria Kopa txapelketako finalerdia Eibarren aurka
Euskal Herria Kopa txapelketako finalerdia Eibarren aurka
2020ko ira. 21a

Euskal Herria Kopa txapelketako finalerdia Eibarren aurka

Emakumezkoena

Lehoien neurketa Lezaman jokatuko da asteazkenean, hilaren 23an, 18: 30etik aurrera

Ikusi gehiago
Emakumezkoen taldearen plangintza irailaren 27ra arte
Emakumezkoen taldearen plangintza irailaren 27ra arte
2020ko ira. 20a

Emakumezkoen taldearen plangintza irailaren 27ra arte

Emakumezkoena

Lehoiek bi lagunarteko partida jokatuko dituzte denboraldi-aurreko azken astean

Ikusi gehiago
Emakumezkoen B taldeak bere lehen lagunartekoa galdu du
Emakumezkoen B taldeak bere lehen lagunartekoa galdu du
2020ko ira. 19a

Emakumezkoen B taldeak bere lehen lagunartekoa galdu du

Emakumezkoena

Iraia Iturregiren taldeak 1-3 galdu du Alavesen aurka nahiz eta markagailuan aurretik hasi

Ikusi gehiago
Emakumezkoen bigarren taldeak egutegia ezagutu du
Emakumezkoen bigarren taldeak egutegia ezagutu du
2020ko ira. 18a

Emakumezkoen bigarren taldeak egutegia ezagutu du

Emakumezkoena

Zurigorriek bihar jokatuko dute Alavesen aurka Lezaman denboraldi-aurreko lehen lagunartekoa, eta urriaren 18an egingo du debuta Reto Iberdrolan, Seagullen aurka

Ikusi gehiago
Harrobikoak, jauzia emateko prest
Harrobikoak, jauzia emateko prest
2020ko ira. 17a

Harrobikoak, jauzia emateko prest

Emakumezkoena

Lehoi gazteek protagonismoa izango dute Angel Villacampak zuzentzen duen taldean aurten ere

Ikusi gehiago
Garaipena lehen lagunartekoan
Garaipena lehen lagunartekoan
2020ko ira. 16a

Garaipena lehen lagunartekoan

Emakumezkoena

Zuri-gorriek ez zuten martxotik jokatzen, eta 0-2 irabazi diote gaur Alavesi, harrobiko jokalarien parte-hartze handiarekin

Ikusi gehiago
Primera Iberdrolaren hasiera Deporren aurka
Primera Iberdrolaren hasiera Deporren aurka
2020ko ira. 16a

Primera Iberdrolaren hasiera Deporren aurka

Emakumezkoena

Zuri-gorriek urriaren 4an hasiko dute Liga Lezaman eta Coruñan amaituko dute txapelketa, galiziarren aurka, ekainaren amaieran

Ikusi gehiago
Gogo handiz jokatzeko lagunartekoa
Gogo handiz jokatzeko lagunartekoa
2020ko ira. 16a

Gogo handiz jokatzeko lagunartekoa

Emakumezkoena

Gaur, 18:30ean Amurrion, Athleticek Alavesen kontra jokatuko du, ia zazpi hilabetez partidarik jokatu gabe egon ostean

Ikusi gehiago