Smart Solutions for Smart Destinations Challenge | Athletic Club
Kluba

Smart Solutions for Smart Destinations Challenge

Turismoko Mundu Erakundeak, Athletic Clubek eta Bizkaiko Foru Aldundiak startup-en lehiaketa bat antolatu dute, turismoan ekintzailetza eta berrikuntza sustatzeko

Smart Solutions for Smart Destinations Challenge
Smart Solutions for Smart Destinations Challenge
2020ko uzt. 27a

Nazio Batuen Turismoko Mundu Erakundeak (TME), Athletic Clubek eta Bizkaiko Foru Aldundiak indarrak batu dituzte turismoari lotutako ekintzailetza eta berrikuntza sustatzeko. Hiru erakundeen artean antolatu dute Smart Solutions for Smart Destinations Challenge izeneko lehiaketa. Bertan, startupek parte hartuko dute, eta mundu osoko enpresa berritzaileek irtenbide adimentsuak aurkituko dituzte, San Mames futbol zelaia elementu nagusia eta inspiratzailea izango delarik Bizkaia osorako esperientzia turistiko berriak bideratzeko.

Erronkaren premisa da hiriko futbol zelaiek erdiguneko nodo gisa jarduten dutela bisitari kopuru handiak erakartzeko. TMEk, Athletic Clubek eta Aldundiak antolatutako proiektuan, San Mames futbol zelaia, diseinuko abangoardiago ikur bat eta Bizkaiko azpiegitura turistiko nagusietakoa dena, lurraldeko gainerako eremuek eskaintzen dituzten aukera turistikoekin lotuko da.

Smart Solutions for Smart Destinations Challenge lehiaketan mundu osoko startupek parte hartu ahal izango dute, eta 3 erakunde sustatzaileek partekatzen duten filosofiarekin bat dator erronka, hau da, aukera berriak sortzen direla berrikuntza, teknologia, kiroleko balioak eta turismoa batzen direnean. Hala, erronkan parte hartuko duten enpresa berritzaileek, etorkizuneko turistek eskatuko dituzten esperientzia berriak diseinatu beharko dituzte teknologiaren eta konektibitatearen bidez, eta guztia lotzeko elementuak segurtasuna, inklusioa, jasangarritasuna eta eskaintza turistiko bikaina eta berezia izango dira.

Lehiaketa irabazten duten startupek proiektu pilotu bat sortuko dute Athletic Clubekin 6 hilabetean zehar. Gainera, enpresak Bizkaikoak badira edo helbide fiskala Bizkaira aldatzen badute, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza osoa izango dute, eta horien artean, enpresa hazteko eta azkartzeko zerbitzuak, proiektuak finantzatzeko aholkularitza zerbitzua eta 6 hilabeterako coworking espazioak egongo dira.

Smart Solutions for Smart Destinations Challenge lehiaketak bi kategoria hauek izango ditu:

  1. Prototipoa edo kontzeptu diseinua garatze fasean duten proiektuak (pre seed izeneko fasea).
  2. Merkatuan probatutako proiektu pilotua duten proiektuak.

Era berean, lehiaketan ezarrita dago, startupek proposatutako irtenbideak bat etorri beharko direla espezializazio eremu hauetako batekin:

  • Helmuga turistikoan turismoa garatzeko ekimenen potentziala optimizatzea.
  • Instalakuntza adimentsuak, hiri eta eskualdeetan ekimenak konektatzeko elementu gisa.
  • Helmuga adimentsuetan teknologia berriek duten inpaktua.
  • Irtenbide adimentsuak kirol turismoko helmugentzat.
  • Futbol zelaiak, turismoaren eskualde hazkunde jasangarriaren katalizatzaile gisa.
  • Negozio eredu ezberdinak eta osagarriak, helmuga lekuan ekimenaren inpaktu ekonomikoa aprobetxatzeko.
  • Esperientzia adimentsuak etorkizuneko turismoarentzat.

Informazio gehiago: https://smartsolutionsforsmartdestinations.com/?lang=eu

+
Informazio gehigarria
Erlazionatutako albisteak
Bazkideak Estatutuen Erreforman hartu du hitza
Bazkideak Estatutuen Erreforman hartu du hitza
2020ko ira. 15a

Bazkideak Estatutuen Erreforman hartu du hitza

Kluba

Hogeita hamar bat bazkidek proiektuaren inguruko eztabaidan parte hartu dute San Mamesen, Partaidetza Mahaien bitartez

Ikusi gehiago
Begoñako amatxuri eskaintza pribatua
Begoñako amatxuri eskaintza pribatua
2020ko ira. 15a

Begoñako amatxuri eskaintza pribatua

Kluba

Gizonezkoen eta emakumezkoen kapitainek, entrenatzaileekin eta Zuzendaritza Batzordeko ordezkariekin batera, jarraipena eman diote tradizioari

Ikusi gehiago
Carmelo Canales presidenteorde ohia zendu da
Carmelo Canales presidenteorde ohia zendu da
2020ko ira. 14a

Carmelo Canales presidenteorde ohia zendu da

Kluba

Zuzendaritzako kargu horretan egon zen lehenik Uriarekin eta gero Ugartetxerekin

Ikusi gehiago
San Mames, berdez gaixotasun mitokondrialengatik
San Mames, berdez gaixotasun mitokondrialengatik
2020ko ira. 14a

San Mames, berdez gaixotasun mitokondrialengatik

Kluba

Futbol zelaia berdez argiztatu zen, gaur egun sendabiderik ez duten patologiak ikusarazteko

Ikusi gehiago
Estatutuak erreformatzeko bazkideen mahaiak
Estatutuak erreformatzeko bazkideen mahaiak
2020ko ira. 9a

Estatutuak erreformatzeko bazkideen mahaiak

Kluba

Batzordeak jakinarazpen pertsonalizatua bidali die bileretan parte hartu nahi dutenei, San Mameseko biltzeko data ezberdinekin

Ikusi gehiago
San Mames piztu egin zen Fibrosi Kistikoaren Egunean
San Mames piztu egin zen Fibrosi Kistikoaren Egunean
2020ko ira. 9a

San Mames piztu egin zen Fibrosi Kistikoaren Egunean

Kluba

Athletic Clubek gaixotasun hau jasaten duten pertsonen egoera ezagutzera eman nahi du

Ikusi gehiago
Bazkideentzako Arreta Bulegoa itxita egongo da gaur
Bazkideentzako Arreta Bulegoa itxita egongo da gaur
2020ko abu. 31a

Bazkideentzako Arreta Bulegoa itxita egongo da gaur

Kluba

Bazkideen Arretarako Bulegoa itxita abuztuaren 31an, astelehenean

Ikusi gehiago
Estatistiken atal berria webgunean
Estatistiken atal berria webgunean
2020ko abu. 30a

Estatistiken atal berria webgunean

Kluba

Athletic Clubeko webgune ofizialak atal berri bat aurkeztuko du futbolariei, aurkariei eta gizonezkoen eta emakumezkoen taldeetan gol eta partiden rankingei buruzko datu guztiak kontsultatzeko

Ikusi gehiago
Athleticek hirukoiztu egin ditu bere interakzioak sare sozialetan
Athleticek hirukoiztu egin ditu bere interakzioak sare sozialetan
2020ko abu. 28a

Athleticek hirukoiztu egin ditu bere interakzioak sare sozialetan

Kluba

LaLigako talde guztien kontu ofizialak kontuan hartuta eta joan den denboraldiarekin alderatura, klubak hazkunderik handiena izan du

Ikusi gehiago
Ikasturte berrirako maskarak
Ikasturte berrirako maskarak
2020ko abu. 20a

Ikasturte berrirako maskarak

Fundazioa

Athletic Clubek 1.000 maskara eman ditu dohaintzan Fundazioaren proiektu sozialen denboraldi berriari begira

Ikusi gehiago