undefined

Areso, Vencedor, Zarraga eta Morcillo egongo dira denboraldi-aurrean

Areso, Vencedor, Zarraga eta Morcillo egongo dira denboraldi-aurrean

Lehen taldearekin prestaketa lehen aldiz egingo duten Bilbao Athleticeko lau jokalariak dira

Jesus Areso atzelaria, Unai Vencedor eta Oier Zarraga erdilariak, eta Jon Morcillo hegaleko jokalaria dira lehen taldearekin denboraldi-aurrea lehen aldiz egingo duten bigarren taldeko jokalariak (Oihan Sancet, Jokin Ezkieta eta Dani Vivian joan den urtean egon ziren).

Jesus Areso nafarra (21 urte) oso eskuin hegaleko atzelaria indartsua da, eta gaztea izan arren, hiru denboraldi daramatza bigarren taldean, guztira 79 partida jokatuz.

Unai Vencedor (19 urte) da multzoko gazteena eta lehen taldearekin debuta egin du jada, Osasunaren aurka. Bi denboralditan 63 partida jokatu 5 gol sartu ditu.

Oier Zarraga (21 urte) Getxokoa da eta bizitza osoa darama Athleticen, alebinetatik. Teknikoki ondo hornitutako erdilaria da, fisikoki indartsua. Joseba Etxeberriarentzat ezinbestekoa izan da, 29 partida jokatu ditu bere lehen urtean eta 5 gol sartzea erdietsi du.

Bestalde, Jon Morcillo (21 urte) Amorebietako ezker hegaleko jokalaria denboraldiko albisteetako bat izan da, eta Athleticek lehen taldearen fitxa egin dio. Bere bigarren denboraldian, 10 gol egin ditu 29 partidatan, aurreko denboraldian 15 partidatan sartutako gol bakarrarekin batera.